Gizartea matrilineal bilakatzeko tanta bat da Eguzkilore. Burujabetza.

 

  1. Gizakiaren garapena kontuan hartzea, eta bereziki haurtzaroarena.
    1. Haurdun dagoen emakumearentzat lan-malgutasuna errespetatu eta bermatzea.
    2. Osasun sistemak ospitalean edota etxean erditu ahal izateko bitartekoak bermatzea.
    3. Osasun arloko profesionalak formatzea, emakumearentzat eta haurrarentzat errespetuzkoak izango diren erditzeak akonpainatu ahal izateko.
    4. Ume goiztiarren eskubidea amaren gorputzarekiko kontaktuan egon ahal izateko.
    5. Haurraren beharren arabera bularra eman ahal izateko baliabide formatibo eta materialak.
    6. 0-3 urte bitartean Administrazioak borondatezko eszedentzia bermatu eta ordaintzea, edo/eta gurasoetako baten ordainsariari dagokion lanaldia 100%ean murriztea.
    7. Gurasoentzako formazioa eta laguntza.
    8. Geletako ratioen murrizte progresiboa: Haur Hezkuntzan hezitzaile bakoitzeko 5 haur 1.zikloan; 2. zikloan 9 haur; Lehen Hezkuntzan 12 eta Bigarren Hezkuntzan 15.
    9. Ikasketa prozesu eta erritmoekiko errespetua.
    10. Ikasleak maila akademiko eta pertsonalean akonpainatu ahal izateko formazio pertsonal eta profesionala eskaintzea hezitzaileei.
    11. Maisu-maistrak, irakasleak, orientatzaile pedagogikoak edo/eta hezitzaileak formatzea haur prebentzioan eta neurogarapenean oinarrituriko begirada batetik.
    12. Etxerako lanak deuseztea, salbuespenak salbu eta beti ere ikasle bakoitzarekin adosturik.
    13. Ikasleen mugimendu beharrak kontuan hartzea, eta baita ere naturarekin kontaktuan egoteko, arte adierazpenerako eta kirola egiteko beharra.
    14. Haurren osasun mental eta emozionala zaintzea, tratamendu farmakologikoen erabilera gutxiagotuko duen afektuzko heziketa baten bitartez.
    15. Hezkuntza Zentroen eskakizun arkitektonikoekiko malgutasuna, eta osasuntsua izango den haurren garapen emozional eta globala bermatzen duten hezkuntza proiektuekiko aitortza eta laguntza ekonomikoa.
    16. Beraien seme-alabak etxean hezitzen dituzten familientzako aholkularitza, administrazioaren aitortza eta kenkariak errenta aitorpenean.
    17. Kontziliatu ahal izateko lan malgutasuna gurasoentzat.
    18. Seme-alabek 18 urte bete arte, gurasoetako batek lanaldia %50 arte murrizteko aukera.
    19. Gurasoetako baten eskubidea seme-alaba gaixorik dagoenean etxean egoteko. 14 urte arte gaixotasuna arina denean, eta 18 arte gaixotasun larrien kasuan, medikuak aurrez eginiko ziurtagiriarekin.
    20. Haurrekiko trataera iraingarria baimendu dezaketen legezko neurri zuzentzaileak deuseztea Nafarroako Foru Komunitateko legeditik.
  2. Osasun publiko eta indibidualizatu baten alde.
    1. Norbanakoaren arduratik, norberarentzako tratamenduak eta ebaluazio probak aukeratzeko askatasuna.
    2. Txertaketa pasaporterik eta derrigorrezko musukorik ez.
    3. Indepentienteak diren osasun langileek erabakiak hartzea eta Nafarroako Parlamentu eta Gobernuari aholkularitza ematea. OME kontrolatzen duten enpresa farmazeutikoen partetik kontrolik ez.
    4. Buru osasunerako baliabideak areagotzea Osasun sisteman, osotarako gastuaren %15era iritsi ahal izateko.
    5. Psikoterapia sustatzea eta psikofarmakoen erabilera gutxitzea.
    6. Beste terapia mota batzuk bultzatzea, esaterako, akupuntura, shiatsu, reiki… Homeopatia gobernuak finantziatua izatea.
    7. Sendabelar tradizionalak berreskuratzea, kalamu sendagarriaren erabilera, echinacearena, edota propietate naturalak dituzten beste zenbait landarerena.
  3. Pertsona nagusientzako etxebizitza partekatuak bultzatzea. Udaletxeekin dirulaguntzak koordinatzea. Egoitzen kudeaketa publikoa. Langileen hitzarmenak eta ratioak berrikustea. Kontzertaturiko egoitzetan hitzarmen probintzialak aplikatzea.
    1. Pertsona nagusi bat gaixorik dagonean, familiako kide bat etxean egoteko eskubidea, medikuak aurrez egindako ziurtagiriarekin.
  4. Zeru garbiak eta naturaren zikloekiko errespetua.
    1. Geoingeniariarik eta airearen kutsadurarik ez. 849/1986 Errege Dekretuaren 3.artikuluaren deuseztapena proposatzea Parlamentuari, non Estatuari baimena ematen zaion artifizialki klima aldatzeko.
  5. Telefonia mugikorra: ikerlari independienteak kontratatzea, eragiten dituzten patologiak ezagutu eta egokiak diren ekintzak burutu ahal izateko. 5G edo maila altuagoko teknologiarik ez hedatzea, aurrez ikerketa independienterik egin gabe.
  6. Asteko lanaldia: gure helburua da asteko 30 ordura murriztea Nafarroako administrazio publikoan, eta pixkanaka eremu pribatuko hitzarmenetara hedatzea.
    1. Asteko lanaldia 30 ordura murrizteko eskaria luzatzea Espainiako Gobernuari, bere eskumenekoak diren Administrazioetan eta eremu pribatuan.
    2. Erretiro duina 60 urtetik aurrera.
  7. Nafarroako Gobernuak aurrezki kutxa bat sortzea edo bertan parte hartzea.
    1. Kredituen bitartez, aurrezki kutxak pertsonei, kooperatibei, sozietate mugatuei… lagunduko die.
    2. Kutxak dituen aurrezkiak bermatuko ditu urre erreserba estrategiko baten bitartez.
  8. Abeltzaintza txiki eta ertainari laguntzea. Ekologikora pasatzeko laguntzak ematea, eta makro-etxaldeei dirulaguntzarik ez ematea. Laborantza ekologikoa eta Km0 bultzatzea.
  9. Udalek uraren jabegoa berreskuratzea eta ez egotea KKH-rengandik kudeatua. Uraren pribatizazioa gaitzesten dugu.
  10. Garraio publikoan inbertitzea, baina abiadura handiko trenarentzat diru gehiago ez bideratzea.
  11. Ekonomia solidarioa: kooperatiba komunitarioak babestea.
  12. Bioeraikuntza eta bioklimatika: ingurugiroa errespetatzen duten eraikuntza sistemak. Etxebizitzak eraiki aurretik lursailaren ikerketa geobiologikoak bultzatzea.
  13. Abandonaturik dauden edo biztanleria baxua duten herrietan, baratzedun etxebizitzak edukitzeko lursailak uztea horretarako interesaturik dauden pertsonei, eta hau erregulatzea espekulaziorik egon ez dadin.
  14. Erabilera militarreko tiro poligonoa deusezten saiatzea Errege Bardean, inguruko herrietako biztanleen osasunean izan dezakeen eragina ikeratzea, lursailak ez egotea Defentsa Ministerioak kudeatua eta NATO erakundetik irteteko aukera bultzatzea.
  15. Argindarra udalek kudeatu dezaten bultzatzea, mankomunitatean. 400kWko tentsio altuko linearik ez.
  16. Multinazionalek, gerrek… eraginda, beraien baliabideak ustiatzen direlako ematen da nagusiki inmigrazioa. Migrazio Esentzialen proposamenera gehietzea.
  17. Txanpon askea bultzatzea, esaterako, G1.
  18. Adinez nagusiak diren pertsonentzat kalamu ludikoaren legeztatzea bultzatzea.
  19. Ikuskizunetarako animaliak zauritu eta hiltzea debekatzen duen lege bat bultzatzea.
  20. Nabarrak bi hizkuntza ditu, gaztelera eta euskara. Biak elkarrekin errespetuz elkarbizitzea.
  21. Amalurra defendatuko duten –eta ondorioz gizakia ere bai- negoziazio eta akordioak gauzatzea beste alderdi politiko batzuekin.
  22. Formakuntza eta ikastaroen bitartez, komunikazio ez bortitza bultzatzea, baita Parlamentuan ere. Gizartean gauzatzen diren ekintza biolentoak gaitzesten ditugu.
  23. Zuzeneko demokrazia: erroldaturiko pertsonen %5ak herritarrei galdetzeko aukera dauka. Erroldaren %51 galdeketak eskaturikoaren alde agertzen bada, Parlamentuak eta Gobernuak aplikatu egin behar dute. Zuzeneko demokraziak gizakia errespetatzen du legalitateak baimenduriko aukeren barnean.
  24. Udalerrietako hautagaitza independienteekin kolaboratu, zuzeneko demokraziaren alde daudenekin.
  25. Espainiako Kongresuaren Parlamenturako Eguzkilorek neurri hauek gauzatzeko asmoa du, Nabarrako Parlamenturako dagoeneko onartuta daudenei gehituta:
  26. Gizakiaren adostasuna errespetatzea, Nurenbergeko Kodean eta Oviedoko Hitzarmenean adierazitakoa (Europako Kontseilua, Oviedon 1997an sinatua). Oviedoko Hitzarmeneko artikuluak nabarmenduko ditugu: «2. artikulua. Gizakiaren nagusitasuna. Gizakiaren interesa eta ongizatea gizartearen edo zientziaren interes esklusiboaren gainetik egongo dira. 5. artikulua. Arau orokorra. Eraginpeko pertsonak baimen askea eta informatua eman ondoren bakarrik egin ahal izango da osasun-arloko esku-hartze bat. Pertsona horrek, aldez aurretik, informazio egokia jaso beharko du esku-hartzearen xedeari eta izaerari buruz, bai eta haren arrisku eta ondorioei buruz ere. Eragindako pertsonak edozein unetan erretiratu ahal izango du bere baimena. «. Eta kontzientzia-objekzioa gehitzen dugu, gizakiaren adostasuna errespetatzeko.
  27. Demokrazia Zuzena aplikatu nahi dugu: erroldatuen % 5ek hala eskatzen duenean, herritarrei nahi duten gaiari buruz galdetzeko aukera izango du. Galdeketak erroldaren % 51 edo boto-emaileen % 56 lortzen badu eskatzen dutenaren alde, Legebiltzarrak eta Gobernuak aplikatuko dute. Zuzeneko demokrazia, gizakia errespetatzen duena (adostasuna), legeriak ahalbidetzen dituen aukeren barruan.
  28. Europar Batasuna: estatuek eskumenak berreskuratzea, eta eskumen horiek Europar Batasunera lekualdatzea, Maastrichteko Itunaren (1992) aurretik bezala. Europako Erkidegoaren eskumen nagusiak merkatu bateratua eta estatu kideen arteko aduana-batasuna sortzearen ingurukoak ziren. Horrek barne hartzen zuen ondasunen, zerbitzuen, kapitalen eta pertsonen zirkulazio askea. Orain Europar Batasunak estatuen gaineko eskumena du, adibidez: AEBren aldeko merkataritza itunak sinatzea, % 15eko muga-zergak edo arrantza eta nekazaritza gaietan. Europar Batasuna lobby edo presio-taldeek kontrolatzen dute, eta horien helburua erabaki politiko eta publikoetan eragitea da, interes espezifikoak sustatzeko edo defendatzeko.
  29. Euro digitalaren aurka gaude, proiektua ez da beharrezkoa eta arriskua da gure askatasunarentzat, gobernua kontrolatzeko tresna. Diru guztiz digital batekin teknikoki posible izango litzateke egiten dugun ordainketa bakoitzaren arrastoa jarraitzea, mugatzea edo baita betatzea ere, baldintza jakin batzuk betetzen badira. Adibidez, Europar Batasunak zenbait produkturen hileko gastu-mugak ezartzea erabakitzea arrazoi ideologikoren baten izenean, edo errekargu automatikoak aplikatzea «jasangarritzat» jotzen ez diren ondasunak erosteko pizgarriak kentzeko.
  30. Europako Erkidegoa (orain Europar Batasuna deitzen zaio), Errusia, Europaren zati dena, eta beste herrialde batzuk barne hartzen dituena, hala nola Ukraina edo Bielorrusia. Orain Europa AEBen (elitearen) interesen mende dago. Errusia Europaren zati da, eta egonkortasun-modu bat da Europako segurtasun estrategiko eta energetikoaren testuinguruan.
  31. BRICSetan parte hartzen hasten den Espainiako Estatuak honako helburu nagusi hauek ditu: Garapen bidean dauden herrialdeentzat oreka ekonomiko eta politiko globalagoa sustatzea.      Kideen arteko lankidetza ekonomikoa sustatzea.                                                                     Nazioarteko erabakiak hartzean duten eragina handitzea.                                                      Garapen Banku berria (NBD):                                                                                                         BRICSek sortutako finantza-erakunde bat, bere kideen artean azpiegitura- eta garapen-proiektuak finantzatzeko, tokiko txanponak AEBetako dolarraren ordez erabiltzea sustatuz.          Kontingentzia-erreserben akordioa:                                                                                           Finantza-krisietan herrialde kideei laguntzeko finantza-mekanismo bat.
  32. Mozal legea indargabetzea, oinarrizko eskubideak (hala nola, adierazpen- eta bilera-askatasuna) murrizten dituena, zenbait jokabide isunekin eta administrazio-zehapenekin zigortzen baititu.
  33. Beste lege batzuk berrikusiko ditugu, adibidez Animalien Ongizatearen legea edo «trans legea».
  34. Migrazioari dagokionez, oso zaila da zehaztea zer irtenbide eskaini gizaki bakoitzak emigratzeko duen oinarrizko eskubidea errespetatzeko eta bertakoak errespetatzeko. Adibidez: beste herrialde batzuetan baliabideak ustiatzen ari diren multinazionalen zerrenda bat argitaratzea; migratzaileek lan egiteko eskubidea izatea Estatuan lan-eskubideak berdintasun-baldintzetan errespetatuta; delitu arinak egiten dituzten migratzaileak, metatuz edo oso larriak, emigratu zuten herrialdera kanporatzea.                                                     Indarkeria errotik eten behar da, askotan haurtzaroan sortzen baita, lotura segurua bermatuz, prebentzioaren bidez haurren garapen integrala errespetatuz, baina ezinezkoa da mundua aldatzea gauden lekutik hasi gabe, gure kasuan Nafarroatik.                                     Legebiltzarrean ordezkaritza dugunean, arazoak konpontzeko neurriak lantzen hasten gara.
  35. Botere betearazle, legegile eta judizialen banaketa. Danimarkakoa bezalako formulak aztertuko ditugu. Beste modu bat, adibidez: Konstituzio Auzitegiko magistratuak zuzeneko bozketa bidez hautatuko dira, jardunean dauden karrerako legelarien Hautaketa hori erreferendum loteslea.      Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia epaileek aukeratzen dute, ez politikariek. Boterearen Kontseilu Nagusia Judiziala integratuta egongo da, eta guztiak epaileak, magistratuak, Estatuko abokatuak, fiskalak, zuzenbideko katedradunak edo doktoreak, zuzeneko sufragioz hautatuak jardunean dauden epaile eta magistratu guztien artean.                                                                                                                                                  Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatzen du Estatuko fiskal nagusia. Ministerio Fiskalak erabateko autonomiaz jardungo du Gobernuarekiko, legezkotasun-, inpartzialtasun-, neutraltasun- eta zerbitzu-irizpideen arabera. Berariaz debekatzen da Botere Betearazleak jarraibideak ematea.
  36. Biziarteko soldatak indargabetzea eta klase politikoen aforamendua ezabatzea. Sindikatuentzako eta alderdi politikoentzako dirulaguntzak ezabatzea; hauteskundeetan alderdi politiko bakoitzak aukera du boto-emaileengana Estatuak edo Autonomia Erkidegoak ordaindutako gutun batekin iristeko.
  37. Pribatizatutako enpresa publikoak berreskuratzea
  38. Paradisu fiskalak ezabatzea.
  39. Etxeen eta pisuen alokairuak udalek kudeatzeko lege bat bultzatzea, gehieneko alokairu muga bat ezarriz. Udalak dira herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa. Lehenengo etxebizitza berriak, beste etxebizitzarik ez duenak, ez du BEZa ordaintzen.                      Alokairuko pisuak: Espekulatu gabe alokairuko pisuak ateratzeko modu bat gobernuek pisuak erostea da, herritarrek inbertitzen dituzten bonuen bidez, inbertitzaileek etekina ateratzen dute eta Gobernuak pisuak modu eskuragarrian eskaintzen ditu, gazteek etekina atera dezaten.
  40. Nafarroan energia esportatzaile handiak gara beste lurralde batzuetara, eta horrelako proiektuek enpresak aberasteko balio dute. Nafarroan energia soberan dago eta esportatu egiten dugu.                                                                                                                                      Herrietan eta hirietan autokontsumoaren aldeko apustua egiten dugu, eta mendietan errota gehiago ez jartzearen eta soroak bakean uztearen alde; udalen kudeaketaren alde ere egiten dugu. Fotovoltaikoek gehiago produzitzen dute egun erdian, eta horregatik argiaren prezioa jaitsi behar dela uste dugu, kontsumoa erregulatzen baita. Era berean, komenigarria iruditzen zaigu espazio naturalean integratuta dauden eta energia hidroelektrikoa sortzeko funtsezkoak diren presak edo presa txikiak suntsitzeari uztea.