Gizartea matrilineal bilakatzeko tanta bat da Eguzkilore. Burujabetza.

 

1. Gizakiaren garapena kontuan hartzea, eta bereziki haurtzaroarena.
Haurdun dagoen emakumearentzat lan-malgutasuna errespetatu eta bermatzea.
Osasun sistemak ospitalean edota etxean erditu ahal izateko bitartekoak bermatzea.
Osasun arloko profesionalak formatzea, emakumearentzat eta haurrarentzat errespetuzkoak izango diren erditzeak akonpainatu ahal izateko.
Ume goiztiarren eskubidea amaren gorputzarekiko kontaktuan egon ahal izateko.
Haurraren beharren arabera bularra eman ahal izateko baliabide formatibo eta materialak.
0-3 urte bitartean Administrazioak borondatezko eszedentzia bermatu eta ordaintzea, edo/eta gurasoetako baten ordainsariari dagokion lanaldia 100%ean murriztea.
Gurasoentzako formazioa eta laguntza.
Geletako ratioen murrizte progresiboa: Haur Hezkuntzan hezitzaile bakoitzeko 5 haur 1.zikloan; 2. zikloan 9 haur; Lehen Hezkuntzan 12 eta Bigarren Hezkuntzan 15.
Ikasketa prozesu eta erritmoekiko errespetua.
Ikasleak maila akademiko eta pertsonalean akonpainatu ahal izateko formazio pertsonal eta profesionala eskaintzea hezitzaileei.
Maisu-maistrak, irakasleak, orientatzaile pedagogikoak edo/eta hezitzaileak formatzea haur prebentzioan eta neurogarapenean oinarrituriko begirada batetik.
Etxerako lanak deuseztea, salbuespenak salbu eta beti ere ikasle bakoitzarekin adosturik.
Ikasleen mugimendu beharrak kontuan hartzea, eta baita ere naturarekin kontaktuan egoteko, arte adierazpenerako eta kirola egiteko beharra.
Haurren osasun mental eta emozionala zaintzea, tratamendu farmakologikoen erabilera gutxiagotuko duen afektuzko heziketa baten bitartez.
Hezkuntza Zentroen eskakizun arkitektonikoekiko malgutasuna, eta osasuntsua izango den haurren garapen emozional eta globala bermatzen duten hezkuntza proiektuekiko aitortza eta laguntza ekonomikoa.
Beraien seme-alabak etxean hezitzen dituzten familientzako aholkularitza, administrazioaren aitortza eta kenkariak errenta aitorpenean.
Kontziliatu ahal izateko lan malgutasuna gurasoentzat.
Seme-alabek 18 urte bete arte, gurasoetako batek lanaldia %50 arte murrizteko aukera.
Gurasoetako baten eskubidea seme-alaba gaixorik dagoenean etxean egoteko. 14 urte arte gaixotasuna arina denean, eta 18 arte gaixotasun larrien kasuan, medikuak aurrez eginiko ziurtagiriarekin.
Haurrekiko trataera iraingarria baimendu dezaketen legezko neurri zuzentzaileak deuseztea Nafarroako Foru Komunitateko legeditik.

 

2. Osasun publiko eta indibidualizatu baten alde.
Norbanakoaren arduratik, norberarentzako tratamenduak eta ebaluazio probak aukeratzeko askatasuna.
Txertaketa pasaporterik eta derrigorrezko musukorik ez.
Indepentienteak diren osasun langileek erabakiak hartzea eta Nafarroako Parlamentu eta Gobernuari aholkularitza ematea. OME kontrolatzen duten enpresa farmazeutikoen partetik kontrolik ez.
Buru osasunerako baliabideak areagotzea Osasun sisteman, osotarako gastuaren %15era iritsi ahal izateko.
Psikoterapia sustatzea eta psikofarmakoen erabilera gutxitzea.
Beste terapia mota batzuk bultzatzea, esaterako, akupuntura, shiatsu, reiki… Homeopatia gobernuak finantziatua izatea.
Sendabelar tradizionalak berreskuratzea, kalamu sendagarriaren erabilera, echinacearena, edota propietate naturalak dituzten beste zenbait landarerena.

 

3. Pertsona nagusientzako etxebizitza partekatuak bultzatzea. Udaletxeekin dirulaguntzak koordinatzea. Egoitzen kudeaketa publikoa. Langileen hitzarmenak eta ratioak berrikustea. Kontzertaturiko egoitzetan hitzarmen probintzialak aplikatzea.
Pertsona nagusi bat gaixorik dagonean, familiako kide bat etxean egoteko eskubidea, medikuak aurrez egindako ziurtagiriarekin.

 

4. Zeru garbiak eta naturaren zikloekiko errespetua.
Geoingeniariarik eta airearen kutsadurarik ez. 849/1986 Errege Dekretuaren 3.artikuluaren deuseztapena proposatzea Parlamentuari, non Estatuari baimena ematen zaion artifizialki klima aldatzeko.

 

5. Telefonia mugikorra: ikerlari independienteak kontratatzea, eragiten dituzten patologiak ezagutu eta egokiak diren ekintzak burutu ahal izateko. 5G edo maila altuagoko teknologiarik ez hedatzea, aurrez ikerketa independienterik egin gabe.

 

6. Asteko lanaldia: gure helburua da asteko 30 ordura murriztea Nafarroako administrazio publikoan, eta pixkanaka eremu pribatuko hitzarmenetara hedatzea.
Asteko lanaldia 30 ordura murrizteko eskaria luzatzea Espainiako Gobernuari, bere eskumenekoak diren Administrazioetan eta eremu pribatuan.
Erretiro duina 60 urtetik aurrera.

 

7. Nafarroako Gobernuak aurrezki kutxa bat sortzea edo bertan parte hartzea.
Kredituen bitartez, aurrezki kutxak pertsonei, kooperatibei, sozietate mugatuei… lagunduko die.
Kutxak dituen aurrezkiak bermatuko ditu urre erreserba estrategiko baten bitartez.

 

8. Abeltzaintza txiki eta ertainari laguntzea. Ekologikora pasatzeko laguntzak ematea, eta makro-etxaldeei dirulaguntzarik ez ematea. Laborantza ekologikoa eta Km0 bultzatzea.

 

9. Udalek uraren jabegoa berreskuratzea eta ez egotea KKH-rengandik kudeatua. Uraren pribatizazioa gaitzesten dugu.

 

10. Garraio publikoan inbertitzea, baina abiadura handiko trenarentzat diru gehiago ez bideratzea.

 

11.Ekonomia solidarioa: kooperatiba komunitarioak babestea.

 

12. Bioeraikuntza eta bioklimatika: ingurugiroa errespetatzen duten eraikuntza sistemak. Etxebizitzak eraiki aurretik lursailaren ikerketa geobiologikoak bultzatzea.

 

13. Abandonaturik dauden edo biztanleria baxua duten herrietan, baratzedun etxebizitzak edukitzeko lursailak uztea horretarako interesaturik dauden pertsonei, eta hau erregulatzea espekulaziorik egon ez dadin.

 

14. Erabilera militarreko tiro poligonoa deusezten saiatzea Errege Bardean, inguruko herrietako biztanleen osasunean izan dezakeen eragina ikeratzea, lursailak ez egotea Defentsa Ministerioak kudeatua eta NATO erakundetik irteteko aukera bultzatzea.

 

15. Argindarra udalek kudeatu dezaten bultzatzea, mankomunitatean. 400kWko tentsio altuko linearik ez.

 

16. Multinazionalek, gerrek… eraginda, beraien baliabideak ustiatzen direlako ematen da nagusiki inmigrazioa. Migrazio Esentzialen proposamenera gehietzea.

 

17. Txanpon askea bultzatzea, esaterako, G1.

 

18. Adinez nagusiak diren pertsonentzat kalamu ludikoaren legeztatzea bultzatzea.

 

19. Ikuskizunetarako animaliak zauritu eta hiltzea debekatzen duen lege bat bultzatzea.

 

20. Nabarrak bi hizkuntza ditu, gaztelera eta euskara. Biak elkarrekin errespetuz elkarbizitzea.

 

21. Amalurra defendatuko duten –eta ondorioz gizakia ere bai- negoziazio eta akordioak gauzatzea beste alderdi politiko batzuekin.

 

22. Formakuntza eta ikastaroen bitartez, komunikazio ez bortitza bultzatzea, baita Parlamentuan ere. Gizartean gauzatzen diren ekintza biolentoak gaitzesten ditugu.

 

23. Zuzeneko demokrazia: erroldaturiko pertsonen %5ak herritarrei galdetzeko aukera dauka. Erroldaren %51 galdeketak eskaturikoaren alde agertzen bada, Parlamentuak eta Gobernuak aplikatu egin behar dute. Zuzeneko demokraziak gizakia errespetatzen du legalitateak baimenduriko aukeren barnean.

 

24. Udalerrietako hautagaitza independienteekin kolaboratu, zuzeneko demokraziaren alde daudenekin.